XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2. Planteamendu praktikoa edo estrategia
a) Estrategiaren orientabidea
1. Osagai linguistikoa: Hizkuntza funtzionala erabili
2. Osagai erreferentziala: Hizkuntza bere kontextu errealean bizi
3. Osagai diskurtsiboa: Hizkera-mota desberdinak bildu eta sailkatu
4. Osagai psikologikoa: Ikaslearen autonomia bultzatu
b) Komunikazio-metodoak gaurregun
c) Bitartekoak

Komunikazio-joerak hizkuntz irakaskuntzan / HABE. Euskalduntze-Saila

1. KOMUNIKAZIO-GAITASUNA
2. BIGARREN HIZKUNTZAREN IRAKASKUNTZARAKO PROGRAMAZIO KOMUNIKATIBOA
2.1. Planteamendu teorikoa
a) Osagai linguistikoa eta diskurtsiboa
b) Osagai psikologikoa
c) Osagai soziokulturala eta erreferentziala

Bigarren gerra mundialaren ondoren, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan gertatu den aldaketarik nabariena komunikazio-joeren indartzearena izan da.

Joera hau gero eta gehiago indartu da 1960. urteaz geroztik, metodo audiobisualen abiapuntu metodologikoen oinarrian dagoelarik.

Ikuspegi honetatik begira, hizkuntza tresna edo lanabesa da, erreminta; eta tresna hau gabe ezinezkoa da gizabanakoen artean benetako harremana sortzea.

Hizkuntza ez bait da bakarrik elkarrekin lotutako perpaus batzuren melodia hutsa.

Hizkuntza egoera jakin batzuren barnean gertatzen da eta ezin daiteke bereiz nolanahi egoera horietatik.

Egoerak eta hizkuntza oso loturik daude; hobeki esan, batera doaz.

Formula honek bilduko luke, Pottier-en ustez, komunikazio, egoera eta mezuaren arteko harreman-modua: Komunikazioa = Kontextua / Egoera + Mezua.